2019an "Bertakoak" guneetan aparkatzeko txartela izango dutenen zerrendak argitaratu dira

2018/11/28
19 eskaera berri eta 7 baja eskaera jaso dira

  Urtarrilaren 1etik aurrera herriko 163 ibilgailuk izango dute Bertakoentzako gordetako guneetan aparkatzeko txartela. Kale zaharra ingurua hartzen duen 5. gunean, 69k eta Bidebarrieta inguruko 6.ean, 94k. Hori, atzo arratsaldean argitaratu zen behin betiko zerrenden arabera eta beti ere, autoaren helbidea aldatzeko urte amaierara arteko epea dagoenaren baldintzapean.

  2019an Bertakoak guneetan aparkatzeko baimena dutenen zerrenda udaletxeko iragarki taulan eta udaleko web atarian ikus daiteke. Araututako aparkalekuen udal ordenantza beteaz, Bertakoak txartel berriak eskuratu edo lehengoei baja emateko hilabeteko epea eman zuen udalak. Tramiterako epe barruan 19 eskaera berri jaso ziren eta 7 baja eskaera.
Eskaera berriek baldintzak betetzen zituztela ikusita onartu egin dira.

  Bertakoen guneetan aparkatzeko baimena duten autoek pegatina aldatu eta 2019ari dagokiona jarri beharko dute. Txartel-pegatina berriak 15 bat egunen buruan jasotzea espero dute udal arduradunek. Banatu beraz, abendu erdialdean-edo banatuko dira, autoen aurreko kristaletan itsatsi daitezen. Balioa, urtarrilaren 1etik aurrera izango dute. Dagokion urteko kuota berriz, otsaila eta martxo artean kobratuko du udalak.

Iturria: Oñati Irratia