13 lan aurkeztu dira jaietako egitarauaren azala irudikatzeko lehiaketara

2016/07/19
Epaimahaia bihar bilduko da irabazlea aukeratzeko eta bigarren saria, herritarren botoz hautatuko da

  Ostiralean amaitu zen jai egitarauaren azalean agertuko den irudia hautatzeko lehiaketara lanak aurkezteko epea. Helduen kategorian 13 lan jaso dira eta haur eta gaztetxoenean  2.

  Adituz osatutako epai mahaia bihar arratsaldean elkartuko da lehiaketara aurkeztutako lanik hoberena aukeratzeko. Lehen sariaren irabazleak, 300 euro eta 200 txantxi jasoko ditu. Baina bigarren sari bat ere emango da eta kasu honetan, epai mahaia herriarrek osatuko dute, herritarren botoz erabakiko baita 200 txantxiko bigarren saria nork eramango duen. Ostegunean irekiko da lanen erakusketa eta hurrengo asteazkenera arte, hilaren 27ra arte mantenduko da kultur etxeko harreran.

  13 dira 18 urtez gorako zaleei zuzendutako lehiaketara aurkeztu diren lanak. Gaztetxoei zuzendutako lehiaketarako berriz 2 lan jaso dira. Kasu honetan lan saritua ez da jai egitarauaren azalean kaleratuko baina hori ere argitaratuko da. Eta gaztetxoen lehiaketa irabazten duenak ere izango du bere saria, dirutan ez baino materialetan eta sarituaren adinera egokitutako oparia izango du.

Iturria: Oñati Irratia