Gaueko andreak

Musika

2023-12-22T22:00:00+01:00 2023-12-22T22:00:00+01:00 2023-12-22T22:00:00+01:00
  • 2023-12-22T22:00:00+01:00 2023-12-22T22:00:00+01:00
  • Zubikoa pilotalekua

Musika

Organizado por Hots Abesbatza . Gabonak 2023

Espectáculo musical, Gaueko Andreak, en el polideportivo Zubikoa.
Entradas: 8 euros.

Hots Abesbatza
Miel Guridi, narratzailea
Amaia Zipitria, piano-jolea
Zuzendaria: Aitor Biain-Bidarte

Euskal tradizioa, baserria, mitologia, emakumea, sorginak, aztikeriak... Horiek denak batzen dituen ikuskizun erraldoia da 'GAUEKO ANDREAK',
Musika eta narrazioa tartekatuz, sorginen historia kontatuko dute: jatorria, akelarreak, sorginkeriak, zapalkuntza eta inkisizioa... Horretarako, janzkera berezia, atrezzo aproposa eta argiztapen egokia baliatuko dute, eta sorpresak ere ez dira faltako. Hitz batean, musikaz eta euskal tradizioaz gozatzeko aukera paregabea izango da.
Musika guztia euskalduna izango da eta, tartean, ikuskizun honetarako espresuki sortutako bi obra abestuko dituzte: Inge Conderen 'Gaueko', eta Junkal Guerreroren 'Gaueko andreak'.
Modu horretan, musika berria eta, bereziki, emakumeek konposatutako musika hauspotzeko ahaleginean urrats berri bat emango du Ganbara Faktoriak.