Aholkularitza psikologikoa
Emakumeen eta lgtbiq+ pertsonen eguneroko bizitzan eragina izan dezaketen egoera edo arazoen inguruko aholkularitza eta orientazioa eskainiko da.
18 urtetik gorako pertsonentzako. Egoera hauetan lagundu zaitzakegu:
- Zu edo zure haurrak indarkeria matxista sufritzen ari bazarete: bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria, familia barruko indarkeria, indarkeria bikarioa, sexu-indarkeria, etab.
- Banaketa eta dibortzioak eragindako indarkeria eta ondoezak bizi badituzu,
- Lgtbiq+ pertsona bazara eta sexu-genero identitateari buruzko orientazioa behar baduzu.
- Emakume nagusia bazara eta bakardadeak beldurra eragiten badizu,
- Menpeko pertsonen zaintzailea bazara eta sostengu emozionala behar baduzu.
- Dolu prozesuan bazaude eta orientazioa behar baduzu: haurdunaldian haurra galdu baduzu, haurdun gelditzeko zailtasunak badituzu edo hurbileko baten heriotzak ondoez sakona eragiten badizu.
Hitzordua hartzeko deitu (943 71 64 04) edo idatziguzu.