Aholkularitza juridikoa
18 urtetik gorako emakumeentzako.
Egoera hauetan lagundu zaitzakegu:
- Salaketa jartzea pentsatzen ari bazara edo salaketa jarri ondoren orientazioa behar baduzu.
- Banaketa eta dibortzio prozesuen inguruko informazioa edo orientazioa behar baduzu: haurren eskubideak, mantenu-pentsioen ordainketak, etab.
- Indarkeria matxista eta Atzerritartasun Legearekin lotutako gaiak.
- Lan eskubideen urraketak: jazarpena, diskriminazioa, etxeko langileen eskubideei buruzko informazioa, etab.
Hitzordua hartzeko deitu (943 71 64 04) edo idatziguzu.