Erakusketa-gela

Card image cap

Kultur Etxeko sotoko erakusketa-gela 180m koadro baino gehiago dituen espazio garbi bat da. Era askotako erakusketak antolatzen dira bertan: arte plastikoak (pintura, eskultura, argazkilaritza...),  erakusketa pedagogikoak, dibulgaziozkoak, etb.  Urte osoan zehar, beste erakunde batzuekin edo partikularrekin batera antolatutako erakusketak edo ekoizpen propiokoak aurkezten dira.

Erakusketak aukeratzeko irizpideak eta betekizunak

  1. Eskariak aztertu ondoren aukeraketa egiten da, eta egitaraua eta egutegia zehazten da.
  2. Gerta liteke ezarritako data eta eskatzaileak proposatutakoa bat ez etortzea. Kasu horretan, Kultura Sailak ezarritakoak izango du lehentasuna.
  3. Ekitaldiaren zabalkunde eta erakusgaien zainketa eta garbiketa, udalaren esku.