Santa Ana

Card image cap
Santa Ana Antzokia arte eszenikoetarako eraikina

Bertan, haur eta helduentzako arte eszenikoen programazio egonkorra programatzen da, bai eta musika-emanaldiak ere (formatu txiki eta ertaineko kontzertuak eta jaialdiak).

Euskadiko Antzoki Sarearen zirkuitu barruan dagoen antzokia da.

Herriko eragileek antolaturiko ikuskizun orok ere badu lekua. Horrez gain, mota guztietako ekitaldiak antolatzeko aukera ematen du: batzarrak, kongresuak, jardunaldiak..

Kultur programazioa aste buruetan gauzatzen da normalean, ostiraletik igandera bitartean. Programazioa zehaztean hainbat faktore kontuan hartzen dira, hala nola herriko eragileen kultur agenda, Udaleko departamenduen agenda, programatu nahi den antzezlanaren ezaugarriak, aretoaren beraren ezaugarriak…

Santa Anan 264 lagunentzako lekua dago. Goiko solairuak 127 pertsonako edukiera dauka eta beheko solairuak 137koa.