IDAZKETA-PROZESUA

Plan Orokorraren idazketa prozesuak honako fase hauek edukiko ditu: 

1. fasea: Diagnostikoa

Bestelako gaiekin egiten den modura, Plan Orokorra idazteko prozesuan ere lehen urratsa udalerriko lurralde osoa eta hiria beraren egungo egoeraren analisia egitea izango da. Enfoke ezberdinetatik egiten den azterketa da.

Bildutako informazioa oinarri, gaur gaurko egoeraren diagnostiko bat egin ahal izango da.

2. fasea: Aurrerakina

Diagnostikotik abiatuta, Planaren idazketa prozesuan kontuan hartzeko orientabideak zehaztuko dira fase honetan.

Aurrerakinean Plana idazteko unean kontuan hartu beharrezko irizpideak, helburuak, balizko alternativa ezberdinak eta proposamen orokorrak jasotzen dira.

Horrez gain, aurrerakin dokumentua udalaz gaindiko administrazio publikoetara bidaltzen da, jakinaren gainen egon daitezen. Udalak Planaren Idazketan kontuan hartu beharrekoen txostenak egiten dituzte administrazio hauek.

Azkenik, Aurrerakin dokumentua jendaurrean jartzen da ikusgai, interesatuek agiri honen edukiaren inguruko iradokizunak aurkez ditzaten.

3. fasea: Hasierako onespena

Udalaz gaindiko administrazioen txostenek esandakoa kontuan hartuta, eta aurrerakin fasean zehaztutako orientabideak jarraiki, Plan Orokorra garatzea ahalbidetuko duten balizko alternatibak bideragarri diren aztertzen da fase honetan, eta egokienak hautatu. Era berean, aukera horiek ingurumenean sor ditzaketen eraginak identifikatu eta ebaluatzen dira.

Fase honetan ere hasierako onespenaren berri emango zaie eskumenak dituzten administrazio publikoei, jakinaren gainean egon eta dagozkien txostenak egin ditzaten.

Hasierako onespen-dokumentua ere jendaurrean jartzen da ikusgai, hala deritzonak alegazioak aurkezteko.

4. fasea: Behin-behineko onarpena

Hasierako onespen-dokumentuari aurkeztutako alegazioak aztertu eta erantzun ondoren, dagozkion aldaketak sartzen dira Plan Orokorrean eta behin-behinekoz onartzen da.

Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamenduko Batzordearen aurrean aurkezten da agiria, honek txostena egin dezan.

5. fasea: Behin betiko onarpena

Behin dokumentuak oniritzi guztiak dituela, behin betikoz onartuko da eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu.