DIAGNOSTIKO FASEAN GAUDE! (Lehenengo fasea)

HURRENGO GAKO-DATAK:

 

IRAILAK 24, (18:30), Euskaldun Barria Gelan (Bidebarrieta 18). Herritarrei prozesua aurkeztu eta lehen ekarpenak jasotzeko aurrez aurreko saioa.

Aholku Kontseiluko kide diren elkarteak, herriko gainontzeko elkarte, talde edo kolektiboak, eta interesa duen edozein herritar dago gonbidatuta.

URRIAREN 17 ETA 18, Goiz eta arratsaldez (Foruen Enparantzan):  parte hartzeko karpa irekia. Bertara gerturatzen diren herritarrek, bakarka zein taldean, diagnostikoa osatzeko aukera izango dute.