Auzoko

Helburua da herrian ditugun kultura eta hizkuntza desberdinak aintzat hartzea eta elkar ezagutzea, betiere euskara eta euskal kultura ardatz eta guztion arteko loturatzat harturik.

Auzoko-n pertsona desberdinek har dezakete parte: Auzotarrek (euskara menperatzen duten pertsonak) eta Auzokideek (euskara ez dakiten edo oso ongi menperatzen ez dutenak). Lau talde ditugu egun eta lau toki desberdinetan garatzen ditugu saioak; astean ordu eta erdi - bi ordu irauten duen saio ludikoak (jolasak, tailerrak, afariak, ibilaldiak...) egiten dituzte.