Udal liburutegia

 Oñatiko Kultur Etxea; Santa Marina plaza, 1
20.560 Oñati

Telefonoa: 943 71 61 11
E-maila: liburutegia@onati.eus

  
Ordutegia
 

Helduen Liburutegia
 / Mediateka

Haur Liburutegia / Haurtxoteka
Goizez: 10:00 /13:00  
Arratsaldez: 16:30/20:30 Arratsaldez: 16:30/19:30
Larunbatetan: 10:00/13:30  

 Liburutegi publikoa informazio, prestakuntza eta aisialdi alorrean dituzun beharrak asetzeko prestatutako zerbitzua duzu. Liburutegi publikoko zerbitzuak berdintasuna du oinarri, eta edozein pertsona joan daiteke bertara.

Tertulixan irakurketa kluba: Hilean behin elkartzen gara dinamizatzaileak proposatutako liburua komentatzeko. Euskarazko nahiz gaztelerazko taldeetan izena eman daiteke 943 71 61 11 telefonora deituta, liburutegia@onati.eus helbidera idatzita edo liburutegian bertan.

Liburutegiko katalogoak informatizatuta eta interneten daude, beraz, edozein dokumenturen bila zabiltzala ere berehala jakin dezakezu non dagoen eta eskuragarri dagoen ala ez. Horretarako 5 ordenagailu dituzu eskura liburutegi zerbitzu gunean eta etxetik ere begiratu ditzakezu katalogoak helbide honetan: www.liburutegiak.euskadi.net/

Mailegu zerbitzua erabili ahal izateko Irakurle Txartela aurkeztu behar da. Guztira 6 dokumentu hartu ahalko dituzu: 3 liburu eta 3 material berezi (DVDak, Cdak eta aldizkariak).

 

Liburutegiko maileguak bueltatzeko kutxa

Maileguak bueltatzeko kutxa