Egin tratua euskaraz zozketa

Betikoa, gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz

EginTratuaEuskaraz

Merkataritzan euskara sustatzeko kanpainarekin bat egin du Oñatiko Udalak. Kanpaina honen bidez, herritarrak, kontsumitzaileak, aktibatu nahi ditu erosketaren unean euskara erabiltzera animatuz. Eta alderantziz, jarduera ekonomikoa herrian dutenak gonbidatu nahi ditu euskaraz gerturatzen zaion herritarrari euskaraz keinu egitera.

“Egin tratua euskaraz”, eta irabazi 100 euroko balioa duen saria

Oñatin, gainera, berezitasun bat izango du kanpainak. Oñatiko establezimenduetan lehen hitza euskaraz egiteaz gain, salerosketa osoa euskaraz egitea sarituko da. Hala, azaroaren 25etik abenduaren 10era bitartean Egin tratua euskaraz izeneko zozketan parte hartzen duten herritarrek 100 euroko balioa duen sei sarietako bat irabazteko aukera izango dute.

NOLA PARTE HARTU:

• Oñatiko merkataritza edo ostalaritzako establezimendu batean, salerosketa euskaraz egin.
• Bezeroa eta saltzailea agertzen diren argazki bat egin. Kanpainako esku-orriarekin edo kartelarekin eginez gero, argazkiak balio bikoitza izango du zozketan.
Whatsapp bidez, argazkia hona bidali: Egin tratua euskaraz: 688621142 (Establezimenduaren eta protagonista baten izena jarri).
Epea: azaroaren 25etik abenduaren 10era. Epe horren barruan jaso eta baldintzak betetzen dituzten argazkiak sartuko dira zozketan.
Zozketa abenduaren 13an egingo da. Sei argazki sarituko dira, eta argazki sarituetako protagonistek 100 euroko balioa duen produktu-sorta jasoko dute.

Eusko Jaurlaritzak eta UEMAk elkarrekin abiatu duten kanpaina honetan EAEko 60 herritan baino gehiagok parte hartuko du.