Argazkien funtsak

Argazki zaharren funtsa     Arzuaga-funtsa_Korrika      Arlanzon-funtsekoa

  Argazki zaharren funtsa      Jesus Mari Arzuaga funtsa         Andres Arlanzon funtsa

 

Argazkiek herri baten berezitasunak eta bertako bizimodua erakusten digute eta galdutako edota ahaztutako gaiak errekuperatzeko informazio iturri aberasgarri bilakatu dira.

Oñatiko herria oparoa da argaki ondareari dagokioez; Oñatiko Udal Artxiboan argazki funts eta bilduma ugari gordetzen dira, argazki eder bezain interesgarriez osatutako funts eta bildumak hain zuzen.

  • XX. mende hasierako kristalezko plaken argazki bilduma. Oñatiko kaleak, eraikinak, herritarrak, bisitariak eta beste herri askotako irudiak agertzen diren 1.161 argazki plaka erakargarriz osatutako bilduma. Argazki hauetako egileetako bat Damian Lizaur arkitektoa da. Eusko Ikaskuntzarekin sinatutako hitzarmenari esker 2010 eta 2014 urteetan negatiboak digitalizatu ziren.
  • Jesus Mari Arzuaga argazki funtsa. 2004an Jesus Mari Arzuaga argazkiraliak berak egindako argazkiak eman zizkion dohaintzan Oñatiko Udalari. Gutxigorabehera 30.000 negatibok osatzen dute funtsa eta horietatik 27.042 digitalizatu dira dagoeneko.
  • Andres Arlanzon argazki funtsa. 2001ean Andres Arlanzonek, Diario Vasco egunkariko kronistak, bere lana eman zion dohaintzan Oñatiko Udalari (2001-5-31ko Osoko Bilkuran onartua). Funtsak 1.100 argazkitik gora eta 10.100 negatibo gordetzen ditu, horietatik 9.298 digitalizatu direlarik.
  • “Oñatiko historia eta arte bilduma” liburuan erabilitako argazki eta diapositiba bilduma. 900 negatibo eta diapositiba inguru. 472 digitalizatuta.
  • Patxi Elorzaren funtsa. 2017an Oñatiko Udal artxibotik Patxi Elorzaren funtsaren 750 negatiboen digitalizazioa proposatu zen, lanak Eusko Jaurlaritzako kultura sailaren dirulaguntza jaso zuen.
  • Beste egile batzuen argazki bilduma txikiak ere gordetzen dira Juan Pablo Kernstock-enak edo Jose Mª Leturiarenak adibidez.

Eskertzeko da oñatiarrek irudiaren memoria bilakatu den argazki ondare hau gordetzeko izan duten grina eta gogoa.
 

Ilunpetan argazki taldeak egindako ikus-entzutekoa Udal Artxiboko argazkien funtsak
erabilita

Oñatiko udal argazki-bildumak kontsultatzeko gune bateratua.

Argazkiak on-line ikusteko bi aukera daude: