Diru-laguntzak

Zer da?

Gobernuz kanpoko elkarteekin batera antolatutako ekintzetarako dirulaguntza. Ekintza horien helburua izango da garapen bidean dauden herrialdeen egora sozioekonomikoa hobetzen laguntzea; baita herrialde horienganako interesa piztu herritarrengan.

Nortzuk eskatu dezakete
  • Gobernuz kanpoko edozein elkarte, nortasun juridikoa duena eta irabazi asmorik gabekoa dena, eta deialdi honen ekintzekin bat datorrena eta bere egoitza nagusia Euskal Herrian duena, Gipuzkoan daudenak lehentasuna izanik
  • Hirugarren munduko herrialdeetan irabazi asmorik gabe lanean diharduten oñatiarrak
  • Deialdi honen helburuekin bat egiten duten ekintzak antolatzen dituen Oñatiko edozein herritar edo elkarte
Araudia

Oñatiko udalak garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzarako emango dituen dirulaguntzak norgehiagoka prozedura bidez emateko arauak ezartzen dituzten oinarriak.

  • 2012ko apirilaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman da (68 zenbakia). Testua