Oñati-Legazpi mikrobus zerbitzua

Udanako bide mozketak herritarrengan eragindako kalteak leuntzeko lanean dihardugu, alternatiba berriak aztertzen eta martxan jarritakoak hobetzeko ahaleginean.

Hori horrela, moldatu egin dugu bidea moztuta egon bitartean Oñati eta Legazpi arteko bidea egiten duen autobus linea.

Horri esker, urriaren 23tik aurrera, Legazpira ez ezik, Zumarragara ere helduko da aipaturikoa; eta Zubillaga izango du azken geltoki. Horretarako, autobus bat gehitu diogu zerbitzuari.

 

Ordutegia