Udal liburutegiko Zerbitzuak
Helduen Liburutegia
- Kontsulta eta erreferentzia atala
- Maileguan eraman daitezkeen irakurketa liburuak
- Aldizkariak: arlo ezberdinetako 70 aldizkari inguru bertan kontsultatzeko zein maileguan hartu eta etxera eramateko
- Egunkariak: Berria, Deia, El Diario Vasco, Gara , Mundo deportivo eta El Pais. Azkeneko 2 urteetako egunkariak artxibatuta dauzkagu.
- Tokiko Bilduma: Oñatiri buruzko idatzitako liburuak, aldizkariak , bideoak,.. osatzen dute Tokiko Bilduma.
- Internet: Internet erabil dezakezu lanak egin eta informazioa bilatzeko
- Irakurketa eta liburutegiko zerbitzuen erabilera suspertzeko ekintzak: gidak, gomendioak, literatur tertuliak, erakusketak, ipuin kontaketak...
- Fotokopiak
Haur Liburtegia (0-14 urte bitartekoentzat)
- Kontsultarako zein maileguan eraman daitezkeen liburuak, aldizkariak eta cd-romak.
- Haur Txikien irakurketa txokoa (0-5 urte): Haur txikientzat gune berezia izan nahi du. Derrigorrezkoa da heldu bat egotea etengabe haurraren ondoan [gure foiletoa eskaneatu eta link]
- Ordenagailuak: lanak egin eta cd-romak bibliotekan bertan ikusteko
- Haur eta gazte literatura suspertzeko ekintzak: ipuin kontaketak, erakusketak, hitzaldiak, gidak, gomendioak...
- Liburutegiaren erabilera bultzatzeko bisita gidatuak: Oñatiko eskolekin adostutako bisitak
- Fotokopiak
Mediateka
- Ikus-entzunezko dokumentuak osatzen dute zerbitzu honen fondoa: helduentzako zein umeentzako DVDak, musika ezberdinen CDak -klasikoa, jazz, pop/rock, euskal musika,..- eta gai ezberdinetako CD-romak.
- Maileguan eraman edota bibliotekan bertan ikusteko aukera dago.
- Mediatekako ekipamendua erabiltzeko, gutxienez 14 urte izan beharko dituzu.