Liburutegiko Zerbitzuak nola erabili

On-Line katalogoak

Liburutegiko katalogoak informatizatuta eta interneten daude, beraz, edozein dokumenturen bila zabiltzala ere berehala jakin dezakezu non dagoen eta eskuragarri dagoen ala ez.

Kontsulta egiterakoan nahikoa da egilea, izenburua edo gaia idaztea.

Halako kontsultak egiteko 5 ordenagailu dituzu eskura (3 Helduen Liburutegian, 1 Haur Liburutegian eta beste 1 Mediatekan), baina zure etxetik ere begiratu ditzakezu katalogoak helbide honetan:

www.liburutegiak.euskadi.net

Webgunetik lan hauek egin ditzakezu:

  • Dokumentuak berritu eta mailegatu
  • Dokumentuak erreserbatu eta eskaerak egin
  • Erosketen iradokizunak (desideratak), etab.

Mailegua

Liburutegiko mailegu zerbitzua erabili ahal izateko Irakurle Txartela aurkeztu behar da. Txartel hau Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren (ELSN) barne dauden edozein liburutegikoa izan daiteke.

Nola eskura dezaket nire txartela?

Oso erraza da. Liburutegira hurbildu, zure datuak eman eta bi egunetan txartela izango duzu. Doan ematen da baina txartela bi aldiz galduz gero txartel berria egiteagatik 5 euroko isuna ordaindu beharko duzu. Oro har, liburutegiko fondo guztiak maileguan utzi daitezke erreferentzia obrak (entziklopediak, hiztegiak,..), berriz lortzen zailak direnak eta ezaugarri bereziak dituztenak izan ezik (Tokiko bilduma adibidez).

Mailegurako Baldintzak:

1. Zure udal liburutegian guztira 6 dokumentu hartu ahalko dituzu: 3 liburu eta 3 material berezi (DVDak, Cdak eta aldizkariak)

2. Sareko gainerako udal liburutegietan: aurrekoez gain, beste 10 dokumentu gehiago (5 liburu eta 5 material berezi)

3. Mailegualdia: liburuak 15 egun eta material bereziak 7 egun

4. Mailegu kolektiboa: entitateek mailegu baldintza bereziak dauzkate

5. Erreserbak: erreserbatutako dokumentuak jasotzeko 2 eguneko epea izango duzu, jakinarazpena egiten den unetik hasita

6. Berritzealdia: Kontuan izan behar duzu dokumentuak erreserbatuta badaude, ezingo dituzula berritu

7. Zigorrak: Dokumentuak itzultzeko epeak betetzen ez dituen erabiltzaileak atzeratutako egun eta dokumentu bakoitzagatik egun bateko zigorra jasoko du, eta zigorra ELSNko sare osorako izango da.

8. Dokumentuak galdu edo hondatzen badira berriak eramango beharko dira liburutegira. Hala egin ezean, Irakurle Txartela kenduko dizugu eta liburutegiko zerbitzu guztiak erabiltzeko eskubidea galduko duzu.

9. Liburutegiak lapurretak antzemateko sistemak ditu eta lapurtzeko ahaleginak egiten badira liburutegiko irakurlea izateko aukera kenduko da eta bertan sartzea debekatu ere egingo da.

 

Liburutegia ondo zaindu

Liburutegia zerbitzu publikoa da eta guztiok bete behar ditugu bertako arauak:

1. Maileguan hartutakoa jaso bezala itzuli. Ez apurtu, ez idatzi, ez azpimarratu. Ez egin inolako zuzenketarik.

2. Liburutegian ezin da jan, edan edo erre.

3. Altzariak dauden tokian utzi eta behar bezala erabili.

4. Bizikletak, baloiak, patinak,...kanpoan utzi behar dira.

5. Poltsikoko telefonoa aldean badaramazu, sartu baino lehen itzali, liburutegian dauden beste lagunei enbarazu egingo diezu bestela. Liburutegi barruan ez erabili.

Guztion erantzukizuna da liburutegia zaintzea, funtzionamendu arauak betetzea eta uzten diguten material hori zaintzea, izan ere liburutegia doako zerbitzua izan arren, dokumentuak garestiak dira eta batzutan benetan bitxiak eta lortzen oso zailak.