Oñatiko jaixak 2019

Jaien egitaraua azala_2019
Jai parekideak

        Ezetz-da-ez.jpg       Beldur Barik Gunea

        

Jaixen inguruko hainbat ohar

III. Berakatz zopa lehiaketan izen-ematea
Irailaren 30ean egingo den sukaldaritza lehiaketan parte hartzeko izen-ematea.
Bi laguneko taldetan parte hartu behar da.
Izena, Kultur etxean eman behar da (943 780 353 telefono zenbakira deituta edo kultura.idazkaritza@onati.eus helbide elektronikora mezua bidalita)
Irailaren 26ra arte

Herri bazkarirako txartelak salgai
Herri Egunean (urriak 5) egingo den herri bazkarirako txartelak salgai:
- Arrano eta Izarraitz tabernetan eta Kultur etxean.
Haurren menua (12 urtetik beherakoentzat): 10 €
- Makarroiak
- Oñatiko haragiz egindako hanburgesak
- Txokolatezko natillak
- Ura eta freskagarriak
Helduen menua: 20 €
- Marmitakoa
- Oñatiko haragi gixatua
- Oñatiko gazta eta irasagarra
- Kafea eta kopa

Bertso jaialdirako sarrerak
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal, Andoni Goitia, Unai Agirre, Oihana Iguaran eta Iker Zubeldia.
Gai-jartzailea: Txinparta Bertso Eskolia
Sarrerak salgai, Txokolateixan. Nagusiak: 10 €. Gazteak: 8 €

Udal zerbitzuak itxita
Irailak 29,30 eta urriak 5-6 eta 7
Udaletxea, HAZ bulegoa eta Kultur Etxea, Zubikoa kiroldegia eta Gaztelekua itxita

Erabili itzazu ontzi berrerabilgarriak!
Herria zaindu eta txukun eduki behar dugu.
Hondakin gutxiago sortzeko, San Migel eta Errosarixo jaietako ekitaldietan ontzi berrerabilgarriak erabili.
Lurrera ezer bota aurretik, bitan pentsatu! 

 

Ageriko XVII. margo lehiaketa

Ageriko margo lehiaketa - azala