Igerilekua eta belardiaren erabilera eta egutegia

• Belardian jan daiteke baina gunea garbi mantendu eta zakarrak zakarrontzira botatzeko eskatzen zaie erabiltzaileei

• Terrazan ezin da erre

• Igerileku txikiaren aforoa "semaforo" bidez kontrolatzen hasi dira sorosleak.  Berez ez da semafororik jarri, baina bai funtzio hori betetzen duen foku bat. Foku edo argia kolorez aldatuko da erabiltzaile kopuruaren arabera. Gorriz jarriko da aforoa gainditzen denean. Orduan, erabiltzaileak ezingo dira igerilekura sartu norbait irteten ez den bitartean. Uda sasoian, arratsaldez, egongo diren bi sorosleetariko batek hartuko du ardura hori (behar denean soilik). Aforo arazorik ez dagoenean argia berde egongo da. Aforo arazoak daudenean, edo egon daitezkeenean, oharra ere jarriko dute harreran.

Kontrol horren helburua, erabiltzaileen segurtasuna bermatzea da.

Igerilekuko belardia irailaren 25a arte zabalik mantenduko da.