Ur-Uhinak parkea
Erreserbak egiteko aukerak: Gunean bertan edo 698933874 deituta
UR-UHINAK PARKEA ERABILTZEKO IRIZPIDEAK
Oharra
2020 DENBORALDIAN IGERILEKU-INSTALAZIOAK IREKI ETA MANTENTZEKO IRIZPIDE SANITARIOAK / COVID-19AREN KONTINGENTZIA PLANA.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratu dituen irizpideei jarraituz, COVID-19aren kutsatze-arriskuak minimizatzeko zenbait prebentzio-neurri ezarri beharrean gaude UR-UHINEN PARKEAN: sarbideen egokitzapena eta kontrola, distantzia soziala mantentzeko neurriak, eta erabiltzaileentzako informazioa. Parkean jolastu ahal izateko irizpide hauek jarraitu beharko dira:
Irizpideak
- Erreserba egin behar da ur-parkean jolasteko.
- Egunean bertan egin behar da erreserba, txanda eskatuz.
- Txanden iraupena 30 minututakoa izango da[1].
- Egunean txanda bakarra har daiteke[2].
- Jolas-eremua itxita egongo da jolasak martxan dauden bitartean eta harrera/zaintza zerbitzua egongo da ordutegi horretan.
- Txanda telefonoz edo ur-parkean bertan eskatu daiteke, zerbitzuko ordutegian.
- Erreserba-eskaera bakoitzean hiru leku erreserba daitezke
- Ur-jolasen aforoa txanda bakoitzeko[3]: 22 neska/mutiko
- COVID-19arekin kutsatze-arriskua minimizatzeko gomendioak eta arauak bete behar dira.