Ur-Uhinak parkea

Erreserbak egiteko aukerak: Gunean bertan edo 698933874 deituta
Ur-Uhinak KARTELA 2020.jpg

UR-UHINAK PARKEA ERABILTZEKO IRIZPIDEAK

Oharra

2020 DENBORALDIAN IGERILEKU-INSTALAZIOAK IREKI ETA MANTENTZEKO IRIZPIDE SANITARIOAK / COVID-19AREN KONTINGENTZIA PLANA.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratu dituen irizpideei jarraituz, COVID-19aren kutsatze-arriskuak minimizatzeko zenbait prebentzio-neurri ezarri beharrean gaude UR-UHINEN PARKEAN: sarbideen egokitzapena eta kontrola, distantzia soziala mantentzeko neurriak, eta erabiltzaileentzako informazioa. Parkean jolastu ahal izateko irizpide hauek jarraitu beharko dira:

 

Irizpideak

  • Erreserba egin behar da ur-parkean jolasteko.
  • Egunean bertan egin behar da erreserba, txanda eskatuz.
  • Txanden iraupena 30 minututakoa izango da[1].
  • Egunean txanda bakarra har daiteke[2].
  • Jolas-eremua itxita egongo da jolasak martxan dauden bitartean eta harrera/zaintza zerbitzua egongo da ordutegi horretan.
  • Txanda telefonoz edo ur-parkean bertan eskatu daiteke, zerbitzuko ordutegian.
  • Erreserba-eskaera bakoitzean hiru leku erreserba daitezke
  • Ur-jolasen aforoa txanda bakoitzeko[3]: 22 neska/mutiko
  • COVID-19arekin kutsatze-arriskua minimizatzeko gomendioak eta arauak bete behar dira.

[1] Erabilera-ohituren eta beharren arabera txanden denbora alda daiteke
[2] Eskariaren arabera egunean eskatu ahal izango den txanda-kopurua alda daiteke
[3] Egoeraren arabera aforoak alda daitezke

 

Egutegia eta ordutegia

UZTAILAREN 1etik IRAILAREN 20ra
11:00-13:00/15:00-20:00