Uda 2019, "Bizi kirola"

Eskalada.jpg          Patinekin1.jpg         Patinekin2.jpg

Uda-portada_web

IZEN-EMATEA ETA ZOZKETA

Aurreko urteetan bezala, Udako kanpainan izena emateko eguna eta ordua zozketa bidez antolatuko dugu. Zozketan parte hartzeko, orria bete behar da eta kiroldegian entregatu jarraian adierazitako moduan.

Zozketan parte hartzeko inskripzio-orriak egun hauetan jasoko ditugu: maiatzaren 6an, 7an eta 8an (09:00-13:30 eta 15:00-19:00) . Inskripzio-orri bakoitzean gehienez ere hiru haur inskribatu ahal izango dira, eta orri bakoitzari zenbaki bat emango zaio zozketarako. (Haur bat ezin da inskripzio-orri batean baino gehiagotan egon. Hori gertatuz gero, zerrendan atzeren dagoen zenbakia esleituko zaio).

Izen ematearen zozketa kiroldegiko bulegoan egingo da, maiatzaren 9an, ostegunean, 10:00etan. Emaitzak kiroldegiko iragarki-taulan eta hemen jarriko dira. Emaitzekin batera adieraziko da zein egunetan eta zein ordutan egin behar duen bakoitzak behin betiko izen-ematea. (Pertsona bakar batek egin dezake aurrez izena emandako hiru pertsonen izen-ematea).

Behin betiko izen-emateak maiatzaren 13tik 17ra bitartean egingo dira.

Egokitu zaizun egunean eta orduan etortzen ez bazara txanda galduko duzu, eta zerrendako azken lekura pasatuko zara. Ondoren, plazak bete arte onartuko dira izen-emateak.
Izena ematera etortzean, aurrez apuntatutako guztien inskripzio-orriak ekarri behar dira, datu guztiak ondo beteta. Azkenik, nahi duzun beste jardueratan eman dezakezu izena.

 Informazio osagarria

 

TXANDADATAK
1 txanda ekainak 24 - uztailak 5
2. txanda uztailak 8 - uztailak 19
txanda bakarra ekainak 24 - uztailak 19

 

Ekintzak

Kirol-Zerrenda