pOz, Oñatiko ohitura osasuntsuen orientazio zerbitzua

Nahi duten Oñatiarren artean bizitza portaeran aldaketa eragitea! . Pertsona inaktiboak aktibo bihurtzea, bizi ohitura aktiboagoak eta dibertiagarriagoak!
Kirola Gipuzkoa
GV_mugiment.jpg

EGUTEGIA

pOz egutegia 2020.jpg

 

ZERTAN DATZA?

Oñatiko 40 URTETIK GORAKO PERTSONENTZAT bizi ohitura aktibo eta osasuntsuagoak sustatzen laguntzeko zerbitzua da; DOAKOA eta norberan gaitasun eta zailtasunetara egokitua. Jarduera fisikoa modu erregularrean egiteak onura ugari dakarkizu zuri eta zure komunitateari, eta zoriontsuago izaten laguntzen digu!

Honez gain, herriko hainbat talderekin antola daitezkeen jarduera fisikoa eta bizitza aktibo eta osasuntsua sustatzeko programetan parte hartuko du JOKINEK, herrian bizitza aktiboaren erreferente izango den aldetik.

 

NOLA FUNTZIONATZEN DU?

Jokin orientatzailea bidelagun izango duzu bizitza aktibo zoriontsu batera salto egin dezazun. Osasun zentroan Jokinengana bideratuko zaituzte eta berak zure premia eta interesengatik galdegingo dizu. Horiek ezagututakoan, zurekin batera eta zuk ezarritako balditzen arabera, zure helburu eta jarduerak elkar ezarriko dituzue.

Bazatoz?

 

2020 POZ ZERBITZUAREN ORDUTEGIAK

ASTELEHENA

10:00-12:00     40-60 urte bitartekoendako kontsultak

ASTEARTEA

14:00-16:00    PAM kontsultak (nagusien arreta plana)
16:00-17:00    PAM saio gidatuak
17:00-18:00    40-60 urte bitartekoendako saio gidatuak

OSTEGUNA

9:00-12:00      PAM kontsultak

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak orientazio-zerbitzuen inguruan finkatutako KOZ-Gipuzkoa ereduaren protokoloak jarraituko dira, ahal den neurrian.

 

Ohitura osasuntsuen txokoa

Ohitura-osasuntsuen-orientazio-zerbitzua-POZ