Uretako jarduerak eta kirolak

• Igeriketa
Oñatiko kirol zerbitzuetako bazkideek, tokian tokiko mugekin bada ere, Arrasate eta Bergarako igerilekuak erabili ahal izango dituzte.

• Kirol Txartela
Arrasate eta Bergarako igerilekuak erabili ahal izateko, ‘Debagoiena Mugiment Kirol Txartela’ (DMKT) izeneko bazkide txartela eskuratu beharko da. Txartel honek Zubikoa nahiz Eltziako azpiegiturak eta zerbitzuak baliatzeko aukera emango du.

• Kirol txartela App-a
Debagoiena Mugiment Kirol Txartela eskuratzen dutenek, ‘Mugiment Kirol txartela’ izeneko App-a deskargatu beharko dute eta bertan erregistratu beharko dute, igerilekuetan sartu ahal izateko (App horretan adieraziko da kiroldegi bakoitzean zein zerbitzu jaso ahal izango diren).

• Ur ekintzak
Debagoiena Mugiment Kirol Txartelaren App-an eskaintzen diren uretako jardueretan eta ikastaroetan parte hartu ahal izango dute. Bergarako Spa gunea ezingo da erabili.

• Egutegia
Debagoiena Mugiment Kirol Txartela duten bazkideek, urtarrilaren 3tik aurrera, Arrasateko eta Bergarako igerilekuak erabili ahal izango dituzte, Kirol Txartela App-a deskargatu eta bertan erregistratu badira.

“Igerilekuak erabili ahal izateko, Debagoiena Mugiment Kirol Txartelaren jabe izatea beharrezko baldintza izango da. Abono mota hori duten erabiltzaileek App-a deskargatu eta bertan erregistratu beharko dira”.