• Sarrera Kantxa urdineko harrera-gunean egokituko da.
• Sarrera-kontrola Ohi bezala, behatz-marka digitala edo bazkide txartela beharko da instalazioan sartzeko.
• Pilates eta Fit Bike gelak Kantxa urdinaren ondoko Pilates eta Fit bike gelak orain arte bezala erabiliko dira. Monitoreek gidatutako jarduerak egingo dira bertan.
• Kantxa berdea eta urdina Orain arte bezala erabili ahal izango dituzte herritarrek, kirol elkarteek eta ikastetxeek. Berritasuna: Eguerdiko 12:30etik 14:30era abonatuek kantxa bat erabili ahal izango dute jarduera fisikoa egiteko.
• Aldagelak Kantxa bietako aldagelak erabilgarri egongo dira, orain arte bezala. Pilotalekua eta tenis kantxak ere erabili ahal izango dira.
• Ordutegia (* ikus oharrak) Ordutegi murritzagoa izango du. Astegunetan 08:45-21:30; larunbatetan 09:00-13:30 /15:00-19:30 eta igande eta jaiegunetan 09:00-13:30.
|
• Gimnasioa Eraikineko 3. solairuan egokituko da. Zubikoa kiroldegiko gimnasioan dauden makinak eramango dira bertara.
• Fitness gela Ekintza gidatuetarako gela bat egokituko da gimnasioaren ondoan.
• Aldagelak Gizonezko eta emakumezkoentzako aldagela bana eta takilak egokitu dira baina ez da dutxa zerbitzurik egongo.
• Ordutegia (* ikus oharrak) Astegunetan 07:30-21:30; larunbatetan 9:00-13:30 eta 15:00-19:30; eta igande eta jaiegunetan 9:30-13:00.
• Egutegia Urtarrilaren 13ko astean irekiko dira Eltziako instalazioak.
|