Kirol zerbitzuaren antolaketa 2020

Kirol zerbitzuak 2020.jpg

Kirol jarduerak eta Fitness

Uretako jarduerak eta kirolak

 

Abonuak / kuotak

2020an bi abonu motetatik merkeena ezarriko zaio bazkideari, hark kontrakorik esan ezean. Bazkideek, behinik-behin, Oñatiko Kirol Txarteldun abonatu izaten jarraituko dute.

Bestetik, Bergarako edota Arrasateko igerilekuak erabili nahi dituenak, Debagoieneko Mugiment Kirol Txartela eskatu beharra dauka (dagokion abonua ezarriko zaio).

Kirol-txartela logoa.jpg

  2020 abonu-kuota_eus.jpg

Oñatiko Kirol Txartela dutenek, edozein unetan egin ahal izango dute Debagoieneko Mugiment Kirol Txartela eskuratzeko eskaera. Kasu horretan, bi abonuen artean dagoen alde ekonomikoa ordaindu beharko du bazkideak.

 

Egutegiak

 ZUBIKOA zerbitzu egutegia-ordutegia 2020.jpg     ELTZIA zerbitzu egutegia-ordutegia 2020.jpg

 

Kontutan hartu beharreko hainbat ohar:

• Zubikoa kiroldegiko handitze eta erreforma lanek behin-behineko etenak eragin ditzakete zerbitzuan.

• ZUBIKOA KIROLDEGIKO SARRERA:
Kantxa urdineko sarreran egokituko den harrera-zerbitzuan ez dira tornu automatikoak jarriko, baina bazkide diren erabiltzaile guztiek fitxatu beharko dute sarreran (ikastetxeak eta kirol elkarteak izan ezik).

• ELTZIA ERAIKINERA SARRERA:
Bazkide diren eta ez diren erabiltzaile guztiak txartel elektronikoaren beharra izango dute eraikinean sartzeko. Txartela Zubikoa kiroldegiko harrera-zerbitzuan eskatu behar dute erabiltzaileek urtarrilaren 13tik aurrera.

• ORDUTEGI ETA EGUTEGIAK (*):
Udako ordutegia eta egutegia bereziak izango dira. Kontsultatu harreran edo webgunean.

• TASAK:
OKTri izan ezik, Zubikoa kiroldegiko gainontzeko zerbitzuei eta DMKTri 2019ko tasak aplikatuko zaizkie.

• BAZKIDEEN KUOTAK:
Azken 6 hilabeteetarako abonua: urteko azken 6 hilabeteetarako soilik abonatuz gero, % 60 ordainduko da.
Azken 3 hilabeteetarako abonua: urteko azken 3 hilabetetarako soilik abonatuz gero, kuotaren % 35 ordainduko da.
Sakelako telefonorik ez duten bazkideak identifikatu egingo dira eskualdeko kiroldegietako harreran.

• INFORMAZIO GEHIAGO:
Kiroldegian edo  www.kiroltxartela.eus webgunean.

Kirol txartelari buruzko informazioa

 

MUGIMENT urtarriletik 2020.jpg