Eskola Kirola 2017-2018

Eskola-kirola_azala 2017-2018    

 Eskola-kirola_2017-2018 egutegia

Antolatzaileak:

Ikasturte hasierarekin bat, Eskola Kirola programa abian jarri dugu. Programaren eragileak, Oñatiko ikastetxeak, ikastetxeetako guraso elkarteak eta Oñatiko Udala dira nagusiki. Bestalde, Aloña-Mendi KE-ko eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ere badu programak.

Izena ematea:

Irailaren 11tik 22ra bitartean egin behar da. Programaren gaineko informazioa eta izena emate orria esku-orri batean jasoko dute gurasoek eta ikastetxeetan banatzen da.

Programa: Kirol programari dagokionez, aurreko urteetan bezala, 3 programa ezberdin bereizi ditzakegu:

  • Astegunetako kirol zerbitzua: zeinetan kirol ezberdinak ezagutzeko, eta horietan trebatzeko saio gidatuak landuko diren, betiere kirol aniztasunean oinarrituta, eta larunbatetako kirol jardunaldiak eta txapelketetan landuko diren kiroletan trebatzeko helburuarekin.
  • Larunbatetako kirol jardunaldiak eta txapelketak: programa eta egutegi baten arabera larunbatetan kirol anitzetan egingo direnak. Honetan ere bi txapelketa – kirol programen artean bereziten dugu:

a. Neguko txapelketa (urritik aste santuko oporraldirarte)

b. Udaberriko txapelketa (aste santuko oporralditik ekaina erdirarte)

    • Mendi-irteerak: hilabetean behin egiten diren mendi-irteerak

Adinak:

Eskaintza 5 urtetik 16 urte bitarteko neska-mutiko eta gazteei zuzenduta dago, nahiz eta 12 urtetik 16ra bitarteko eskaintza Udaberriko Txapelketara soilik mugatzen den.

Kirolak:

Futbola, areto futbola, eskubaloia, saskibaloia, errugbia, eskupilota, atletismoa, jolasak , mendi-irteerak, igeriketa, patinaia…