Azkoagain futbol zelaia

Ezaugarriak

Belar artifizialeko zelaia du Azkoagain futbol zelaiak. 2008ko irailaren 14an jokatu zuten lehen partidua belar artifizialaren gainean (Preferente mailako Aloña Mendi eta Idiazabal taldeen aurkako partidua).

Azkoagain ureztatzeko, ur biltegi handi bat jarri zuten aldagelen azpian eta horra bideratzen dituzte ureztatzen erabilitako urak eta euri-urak; gero, ur hori berrerabitzen dute zelaia ureztatzeko.

Erabilera

Belar artifiziala jarri dutenetik hortxe egiten dira herriko futbol partiduak, maila eta txapelketa guztietakoak. Hala nola:

  • Aloña Mendi futbol taldeko maila guztietako partiduak
  • Beteranoen txapelketa
  • Eskola kirola

Belar artifiziala jarri aurretik federatuen partiduak jokatzen zituzten bakarrik Azkoagainen. Orain, ordea, partidu kopuruaz gain entrenamendu saioak ere anizkoiztu egin dira eta argiztatze sistema berria behartzeraino, futbol zelaia iluntzean ere erabili ahal izateko. Horrela, lau argi poste jarri zituzten zelai berria jarri zutenean; baita bederatzi metroko altuera hartzen duen sarea ere futbol zelaiaren buelta guztian. Egin zituzten beste lan batzuk dira: ikusleak babesteko dagoen teilapea, taberna eta kirol altzariak berritu eta futbol zelaira joateko oinezkoen bidea konpondu.

Historia

Azkoagain futbol zelaia 1949 urtean inauguratu zuten.

Olaiturri kirol gunea

Ezaugarriak

· 3 Saskibaloi kantxa

· Eskubaloi kantxa