Hezkuntza Zerbitzua

Helburua

Herriko ikastetxeek hezkuntza zerbitzu eragingarriak eta kalitatezkoak eman ditzaten, denon onerako eta osagarri gisara, ikastetxe guztietako hezkuntza proiektuak lagundu eta sustatzeko, hainbat zerbitzu, jarduera eta kontusail bideratzea du helburu hezkuntza sailak.

Ezaugarriak eta eginkizunak

  • Eskola Publikoaren lehen etapako eraikinen zaintza eta funtzionamendu gastuak bere gain hartzea .
  • Derrigorrezko eskolatzea gainbegiratu eta jarraitzea, guraso etorkinen harreran aholku emanez.
  • Eusko Jaurlaritzak eskola eraikin berriak egin nahi izanez gero, lurzorua gaitzen kooperatzea.
  • Borondatezko diru-laguntzak ematea herriko ikastetxe eta guraso elkarteei, eskola jardueraz kanpoko ekintzak gara ditzaten, 2.002ko Irailean onartutako arautegiaren bitartez (2002-10-21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala; 199 zkia).
  • 0-3 adin tartean, Haurreskola eta Partzuergoarekin elkarlana
  • Txaloka ludoteka, herriko haurrei eta familiei zuzendutako zerbitzua.