Euskararen Kriseilua egitasmoa

Abian da iada Oñatiko Euskararen Kriseilua egitasmoa. Hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen egitasmo hau Oñatiko Udalaren Hezkuntza zerbitzuak eta herriko hiru ikastetxeek elkarrekin abiatu dute: Urgain eskola, Elkar-Hezi ikastetxea eta Txantxiku Ikastola.

6 – 8 urte bitarteko haurrei zuzenduriko ekimena ( LH1-LH2 eta LH3) urtarrilean hasi eta Aste Santura arte luzatuko da. Parte-hartzera animatzen diren haurrek Euskararen Kriseilua etxera eramango dute astebetez, euskararen sua piztuta izateko konpromezuarekin. Izen ematea urtarrilaren 25ean amaituko da eta familiek web gune baten bidez, onati.kriseilua.eus, egin ahalko dute izen ematea edo ikastetxean bertan.
Txandarekin batera familiaren hizkuntza ohiturak aztertzen dituen galdetegi bat bete beharko dute familiek, euskara sustatzeko zenbait konpromiso hartzeko.

Ekimenaren amaiera apirilean ospatuko dugu jaialdi xume batekin.

 2019/02/08: Aste honetan hasi dira herriko familiak Euskararen Kriseilua etxean hartzen

 

Irudi-kriseilua-euskara2.jpg

www.onati.kriseilua.eus