Oñati haurren begiekin

  Haurrek eskolara heltzeko egiten dituzten ibilbideak aztertu ditugu, haurrekin batera. LH5 edo 6. mailako ikasleekin egin dugu lanketa hau. Bide segurtasuna zela hautematen duten eta zeintzuk diren eurek bizi dituzten arriskuak ,zailtasunak edo trabak ikastetxera modu seguruan joateko.

  Haurrek, euren mugikortasun jasangarria eta segurua oztopatzen duten 120 puntu baino gehiago identifikatu dituzte.

  Gehienak herriguneak, baina baita auzoetan ere. Gehien aipatzen duten arriskua autoak eta hauen abiadura dira (markatutako puntuen %27a). Bidegurutze arriskutsuak, ikuspen eskaxeko guneak direlako edo autoek ez dituztela ikusten hautematen dutelako (%20). Beste traba bat espaloi estuak dira (puntuen % 17). %10a espaloien, bidegorriaren edo galtzaden mantenimentu eskaxa izan dira. Argi falta eta kale zikinak puntuen %5 osatu dute bietako bakoitzak.

  Garbi geratu da, beraiek hala adierazi dutelako, Oñati haurren begiekin ikusita trafikoa, autoak eta bereziki arauak errespetatzen ez dituzten autoak (espaloian aparkatu edo zebrabideak errespetatzen ez dituztenak) direla arrisku faktore nagusia.