Zinpeko aitorpena

- Entitateak berak eskuragarri jarritako informazioa arretaz irakurri dut eta parte hartzeko baldintzak onartzen ditut, nire konpromisoa adierazten dut nahitaezko higiene- eta prebentzio-neurriak betetzeko, eta nire gain hartzen dut COVID-19arekin kutsatzeko aukeraren erantzukizun erabatekoa.

- Adierazten dut interesdunak betetzen dituela parte-hartzeari, informatzeko betebeharrari eta baimen informatuari buruzko baldintzak onartzea eskatzen den dokumentuan onartua izateko adierazitako baldintzak, eta ez dela arrisku-taldekoa.

- Adierazten dut interesduna ez dela arrisku-taldekoa den inorekin bizi, edo hala izanik ere, bere erantzukizunpean hartzen duela parte jardueran.

- Konpromisoa hartzen dut osasun-egoera egunero jakinarazteko, eta bertaratzen ez bada, arrazoia jakinarazteko (eskuko telefonoaren edo beste bitartekoren baten bidez). COVID-19aren inguruko nahitaezko higiene- eta prebentzio-neurri pertsonalen dokumentua onartzea.

- Irakurri ditut eta onartzen ditut nahitaezko higiene- eta prebentzio-neurri pertsonalen dokumentuan adierazitako konpromisoak. Jarduera COVID-19ra egokitzeari buruz erakundeak helarazitako dokumentuak irakurri eta onartzen ditut.

- Adierazten dut jaso eta irakurri dudala Oñatiko Udalak Udako zaintza zerbitzurako COVID19ra egokitzeko prestatutako protokoloa, eta, beraz, proposatutako neurriak eta prozedurak ezagutzen ditudala eta ados nagoela.

- Adierazten dut jaso eta irakurri dudala Oñatiko udalak larrialdietarako eta kutsatze-arriskuaren inguruan prestatutako protokoloa.

- Adierazten dut jakitun naizela, aurreko dokumentuetan adierazitako informazioa jaso eta arretaz irakurri ondoren, zer arrisku dituen, bai beretzat eta bai berekin bizi diren pertsonentzat, interesdunak COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren testuinguruan jardueran parte hartzeak, eta nire erantzukizunpean hartzen dudala arrisku hori. Dokumentu hau irakurtzea gomendatzen diegu familiakoei edo kargura duten tutoreei.

- Zerbitzu honek diharduen bitartean, bertan egingo diren irteeretako autobus desplazamenduetan parte hartzeko bahimena ematen dut.

Nire erantzukizunpean adierazten dut ama/aita/tutore naizen haurrak Oñatiko Udalak gauzatuko dituen jardueretan parte hartu dezala eskatzen dudala eta bertan adierazitakoa onartzen dudala  

Zerbitzu honek diharduen bitartean, bertan egingo diren irteeretako autobus desplazamenduetan parte hartzeko baimena ematen dut.   Irteera egunetan EZ DA beste zerbitzurik emango