Oñatiko Udaleku Irekiak 2021

COVID INFORMAZIOA
Udaleku irekiak-azala.jpg

Apar-festa        Soka-Tira

Oñatiko udal udalekuetan. maitatu, gozatu eta aske sentituko zara.
Horretaz gain, SORMENA, PARTE HARTZEA, JOLASA, ERRESPETUA eta ANIZTASUNA sustatuko ditugu besteak beste.

Zure udako oporrak lagun artean euskaraz jolastuz eta irri eginez has ditzazun.
Zatoz gurekin, Oñatiko txoko zoragarriak zain ditugu, konkista ditzagun.

 

Udaleku irekiak 2021

  • Noiz: ekainaren 28tik uztailaren 23ra
  • Ordutegia: 09:00 - 13:00
  • Tokia: Herriko gune ezberdinetan
  • Adina: 2009 - 2017an jaiotakoak (biak barne)
  • Matrikula:

- Haur bat: 71,53 euro
- Bigarren haurra: 61,31 euro
- Hirugarren haurra: 51,09 euro
- Laugarren haurra: doan

  • Izena emateko epea: apirilaren 19tik 30era


Kontu korrontea: diru sarrera haurraren izen abizenekin egin beharko da

  • Laboral Kutxa: ES05 3035 0005 3600 5090 0035
  • Kutxabank: ES45 2095 5057 4310 6002 4766

* Baja eman arren, ez da matrikularen dirua itzuliko

Adi!
Izena emateko, beharrezkoa da ONLINEKO IZEN EMATEA bete eta KUOTA ordaindu izenaren ZIURTAGIRIA eta TUTORE LEGAL BATEN nortasun agiria atxikitzea.
400 PLAZA MUGATU egongo dira.
Maiatzak 3ko astean zozketa egingo da. Ondoren emaitzak jakinaraziko dira.

Izena emateko argibideak:
Izena emateko egunetan, behar izanez gero, laguntza eskainiko da.
Txaloka Ludotekan bertan edota 688 786 659 telefono zenbakira deituta.
Ordutegia: 09:00-12:00 / 17:00-19:00

Ez da epez kanpoko izen ematerik onartuko!!!

Udalekuetako informazioa Whatsapp bitartez jasoko duzue

Familia bilera: Ekainaren 17an, 18:00etan