Gaztelekuak eskaintzen dituen zerbitzu iraunkorrak

Hiru ataletan bereizketan dira egun Gaztelekuak eskaintzen dituen zerbitzu iraunkorrak:

Gazte Informazio Puntua

Asteartetik ostiralera izaten da zabalik. Zerbitzuaren ordutegia hauxe da: asteartetik ostirala bitartean, goizeko 11:00etik 13:00ra.

Helburuak lortzeko bertan oinarrizko jardun hauek betetzen dira:

  • Gazteei interesatzen zaien informazioa jasotzea, gazteek behar duten arlo guztietatik informazioa bertan eskuragarri edukitzeko. Bekak, ikastaroak, praktikaldiak, izen-emateak...
  • Jasotako informazioa aztertzen da, baliogarria izan daitekeena aukeratzen da, landu eta gazteei era egoki batean zuzentzen zaie, hau da, euren eguneroko eta ohizko hizkeran. Ematen zaien informazioa zabala, objetiboa eta eguneratua izaten da.
  • Jasotako informazioa bide egokietatik zabaltzen dugu, ahalik eta azkarren eta ahalik eta gazte gehiagori iristeko. Horretarako aldez aurretik zehaztutako bideak erabiltzen ditugu.
Topalekua

Topaleku zerbitzuaren ordutegia hauxe da:

Asteartetik ostegunera, eta domekak 17:00tik 20:00etara. / Ostiral, larunbat eta jai bezperak 17:00tik 20:30era.

Espazio honetan nerabeei eskainitakoa hau da:

  • Giza harremanak suspertzen dira (topaketa puntualak: beste batzuekin denbora bat konpartitzea, ikuspegi ludikotik eta harremanen ikuspegitik) eta ekintza zehatzak eskaintzen dira (topaketa jarraiak eta aldizkakoak: ekintza-proposamenak definitzen eta hasten dira batzuk, edota bertan hasitako edozein ekintzatan parte hartzen dute beste batzuk).
  • Espazioa girotzen da (gaztelekuan burutzen diren ekintza azpimarragarrien berri ematen eta beste gai batzuei buruzko informazioa emateko euskarriak ezartzen).
  • Topalekuaren eta gainontzeko gune guztietan burutzen diren ekintzen arteko hartu-emanak eragiten eta zaintzen dira, ekipamenduaren egitura espazialaren osaketaren bitartez.

Topalekuko ekintzen programazioa partehartze eta proposamen puntual/aldizkakoetan oinarritzen da; konpromezu txikienaz nerabeek eraikuntzak eskaintzen dizkien aukera hobeto ezagutzen dutelako eta harekin harremanetan era handiago batean egoten direlako.

Kuboa
  • Ordutegia:

Astearte, asteazken eta ostegunetan, 17:00-19:45
Ostiral, larunbat eta jai bezperetan, 17:00-20:30
Igandetan, 17:00-20:00

  • 8-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako zerbitzua da, LH2 maila amaitzen dutenetik, LH6 amaitu arte.

Sotoa
  • Ordutegia:

Astelehenetik domekara: 17:00-19:45 eta larunbat, domeka eta jai egunak 10:30etik 13:00era

  • 0-7 urte bitarteko haurrentzat gune da baina heldu baten zaintzapean.

Gaztelekuko sotoa, udazken neguko eguraldi hotz eta bustiari aurre egiteko alternatiba moduan bereziki egokitu zen gunea da; Haur txiki eta guraso eta zaintzaleei leku ateri eta epela eskaintzeko asmoarekin zabaldu zena.

  • Txikienek eta beren gurasoek hainbat aktibitate egiteko gutxieneko hornidura dute: hainbat jostailu eta mahai eta jesarlekuak. Nagusiei begira gainera, edari beroen makina ere badago.