Ezinduendako egoitza zentroak

Zer da? 

Ezintasunen bat edo eta dependentzia graduren bat duten pertsonentzat zuzendua dagoen zerbitzua da, behar duten laguntzagatik edo beste arrazoi batengatik ohiko etxebizitzari altenatiba bat behar duten pertsonentzako. Bertan ostatu eta mantenua ematen da baita ere banakako harrera era jarraitu eta espezializatu batean.

Betebeharrak
  •  Gipuzkoako udalerriren batean erroldatuta egotea
  • %33koa baino handiagoa den ezintasun gradua edukitzea edo eta dependentzia graduren bat izatea
  • Aldundiko zerbitzu bereziko departamentutik pertsonari bere ezintasunaren arabera dagokion errekurtso egokienera orientazioa egina izatea
Aurkeztu beharreko agiriak 
  • NAN
  • Eskaeraren inprimakia
  • Medikuaren txosten eguneratua
  • Errentaren gaineko Zergaren kopia eta Ondarearen gaineko Zergarena
Araudia 
  • 41/1997 Foru Dekretua, 1997ko ekainaren 3koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizartekintza Departamentuak dituen ezinduen egoitzetako prezio publikoak onartzen dituena. (GAO 111. zenbakia, 1997-06-13koa )