Etxez etxeko laguntza zerbitzua

Zer da?

Nor bere kabuz baliatzeko zailtasunak dituzten pertsonei eta elkarbizitza unitateei zuzendua dagoen zerbitzua da. Etxean bertan ematen da zerbitzua, ohiko inguruan integratzen eta egoten laguntzeko nahiz autonomia funtzional murriztua nolabait konpentsatzeko helburua duten eskuhartzeak erabiliz.

Betebeharrak
  • Oñatin erroldatua egotea
  • Familiaren laguntzagatik herri ezberdinetan egonaldiak egiten dituen pertsona bada, jatorrizko herrian onuraduna izatea
  • Familiagatik herri honetara datorren pertsona bat baldin bada eta serbitzu honen beharra duela justifikatzen duen mendekotasun egoera baldin badu, eskaera egiten duen momentuan Oñatin erroldatu behar da
  • Eguneroko bizitzako oinarrizko eginbeharrak egiteko osasun físiko eta adimen zailtasunak edukitzea
Eskaintzen dituen zerbitzuak

1.- Etxeko lanak egiteko laguntza:

  • a) Elikadurari lotuak:

    • Otorduak prestatzen laguntzea

    • Jakiak erostea

  • b) Jantziekin lotura dutenak:

    • Etxean arropa garbitzen laguntzea

    • Arropa gainbegiratzea

    • Arropa ordenatzea

    • Etxean arropa lisatzea

    • Arropa erosten laguntzea

  • c) Etxebizitza mantentzearekin lotura dutenak:

    • Etxea mantentzea eta garbitzea

    • Ohea egitea

    • Etxean egin behar diren ohiz kanpoko garbiketa lanak egitea

    • Jabekideen komunitatearenak diren tokiak garbitzea

2.- Nork bere burua zaintzeko laguntza:

  • Nork bere burua garbitzen laguntzea, pertsonaren jantziak eta oheko arropa aldatzea barne

  • Ohetik jaiki, oheratu eta eserlekutik altxatzen laguntzea

  • Janzten eta jaten laguntzea

  • Medikuak adierazitako ahoz hartzeko botikak kontrolatzea eta botiken jarraipena egitea

  • Etxetik kanpoko gestio pertsonalak egiten laguntzea: banketxean, osasun arloan, errekurtsoak tramitatzen, dokumentazioa bete eta entregatzen ...

  • Etxe ingurunean egin beharreko joan-etorrietan lagutzea: haurtzaindegira, ikastetxera, gizarte zerbitzu espezializatura, garraioak hartzera ...

3.- Osagarriak edo bereizgarriak diren beste ekintza batzuk:

  • Garbiketa orokorra garbitasun arazo larria duten etxebizitzetan, zerbitzu normalizatuak eskaintzen duenaz gain

  • Garbitasun eta osasungarritasun arazo larriak duten etxebizitzak garbitu eta hustu, osasun saileko baimenaren laguntzarekin

  • Gizarte Zerbitzuetako zuzendaritzak baimendutako beste zerbitzu batzuk

4.- Zerbitzu honetatik kanpo gelditzen dira:

  • Pasiorako eta laguntasunerako zerbitzua

  • Etxebizitza berean bizi diren sendikoei harrera zuzena egitea, baldin eta udaleko teknikariek ziurtatzen badute sendiko horiek ez direla etxebizitzaren eguneroko erabiltzaileak

  • Etxebizitzan bizi diren gainerako sendikoei zuzenean mesede egiten dien etxeko laguntza

  • Profesionalek egin beharreko osasun jarraipena, adibidez: injekzioak jarri, tentsioa hartu, sondak erabili, ultzeren tratamenduak eta ezagutza zehatza eskatzen duten botikak ematea

  • Etxean konponketa esanguratsuak egitea, adibidez: margotu edo paretetan papela jarri

  • Lehen zatian zehaztu ez diren garbitasunak egitea

  • Udaleko teknikariek aurreikusi ez dituzten eginbeharrak egitea

Zerbitzu orduak eta egunak

Zerbitzuak eskainiko dituen orduak ezgaitasun mailaren eta egoera giza-familiarraren araberakoak izango dira. Larunbat eta jaiegunetan zerbitzurik ez da eskainiko.

Aurkeztu beharreko agiriak 
  • NAN

  • Eskaeraren inprimakia

  • Ezintasunaren edota mendekotasunaren balorazioa Gipuzkoako Foru Aldundiak bidalita edo medikuaren txostena

  • Errentaren gaineko zergaren kopia eta Ondarearen gaineko zergarena. Behartuta egon ezean, pentsio edo bestelako edozein irabaziren agiriak

  • Eskatzaileak eta bere famili unitateak banketxeetan dituzten kapitalen frogagiriak

  • Zerbitzua- prestatzeagatik tasaren kobraketa egin litekeen banketxearen izena eta kontu korrontearen zenbakia, 20 digiturekin

Araudia