ETXEAN programa, banakako laguntzak

Zer da?

Ezintasuna edota mendekotasuna duten pertsonak euren etxebizitzan egoteko helburua du ETXEAN programak. Horretarako, pertsona horren oinarrizko beharrak bermatzen ditu, hala nola, pertsonaren autonomia edo bizitza independientearena. Pertsona horiek eguneroko bizimoduan, eta gizarteko beste pertsonekin batera, dituzten zailtasunak gutxitzeko beharrezko laguntzak eskeiniko die programa honek.

Laguntza motak

1.- Laguntza ekonomikoak banakako harrerarako:

  • Integraziorako programetan parte hartzeko laguntzak
  • 18 urte baino gehiago izan, egoitzen zerbitzurik erabili nahi ez duten eta bakarrik edo familia baten barruan bizitzea aukeratu duten pertsonei bizitza independientea egiteko laguntza

2.- Laguntza ekonomikoa autonomia pertsonalerako beharrezkoak diren produktuak erosteko

  • Mugikortasunerako eta garraiorako

    • Motordun gurpil-aulkiak

    • Aulki espezialak

    • Igotzeko eta tokiz aldatzeko aparailuak: garabiak ...

    • Ibilgailuaren egokitzea

    • Ibilgailuaren eskuratzea

  • Kalean eta eraikinean ibiltzeko

    • Etxebizitzara sartzeko egon daitezkeen oztopo arkitektonikoak kentzea

    • Etxebizitzara sartzeko aukera alternatiboak aztertu: eskailera-igogailuak ...

    • Etxebizitza barrutik egokitu (oztopo arkitektonikoak kendu ...)

  • Autobabeserako eta zaintzarako

    • Nork bere buruaren garbitasunerako osagarriak

    • Segurtasun pertsonalerako gailuak (kaskoa, gerrikoa ...)

  • Etxebizitzaren egokitzapena eta altzariak

    • Somier artikulatua, koltxoi bereziak ...

  • Komunikaziorako, informaziorako eta seinaleztapenerako

    • Entzumen protesiak (50 db baino gehiagoko entzumen urritasuna)

    • Komunikazioa eta komunikatzeko taulak

    • Komunikazio interpertsonalerako gailuak (idazteko makinak, braille inpresorak, irakurtzeko gailuak, grabazioak egiteko aparailuak, egokitutako hardware eta software-a ...)

Betebehar orokorrak
  • Gipuzkoan erroldatuta egotea gutxienez urtebeteko aintzinatasunarekin

  • %33koa baino handiagoa den ezintasun gradua edukitzea edo eta dependentzia graduren bat izatea

  • Zerbitzu bereziko Diputazioko departamentutik pertsonari bere ezintasunaren arabera dagokion errekurtso egokienera orientazioa egina izatea

  • Laguntza bakoitzari dagokion betebehar espezifikoa indarrean dagoen dekretu foralaren arabera 

Bizitza independienterako betebehar bereziak
  • Adin nagusia izatea

  • Hirugarren pertsona baten laguntza behar duena, ezintasunagatik, 15 puntu (ATP) edo gehiago

  • Harrera pertsonalerako prestazio ekonomikoa aurkeztu izana (PEAP), edo ingurunean zaintzeko prestazioa (PECE) baldin eta ez balego harrera petsonalik eskatzeko aukera, 39/2006 legeak jasotzen duena

  • Erabilgarria den etxebizitza izatea edozein izaeratan, prekarioa salbu

  • Harrera eta segurtasun beharrak bermatzen dituen behar besteko laguntza pertsonala izatea

  • Etxebizitzan elkarbizitzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzea

  • Bizitza independiente baten proiektua aurkeztea

  • Laguntzaile pertsonalaren kontratoa eta seguridade sozialean alta egotea bermatzea

  • Indarrean dagoen Foru Dekretuak jasotzen dituen beste batzuk

Aurkeztu beharreko agiriak
  • NAN

  • Eskaeraren inprimakia

  • Bizikidetasun agiria 

  • Zerbitzua prestatzeagatik tasaren kobraketa egin litekeen banketxearen izena eta kontu korrontearen zenbakia, 20 digiturekin

  • Eskatzen den laguntza horren aurrekontu zehatza eta xehatua

  • Beste batzuk

Aurkeztu beharreko agiri bereziak 
  • Aulki berezi motorizatuak: eskaeraren kopia eta Osakidetzaren ebazpena

  • Ibilgailua erosi eta egokitzea pertsona ezgaituak gida dezan: eskatzailearen gida baimenaren fotokopia konpultsatua eta eskatzailearen izenean dagoen ibilgailuaren dokumentazioaren fotokopia konpultsatua (ibilgailua egokitzeko)

  • Ibilgailua egokitzea ezintasuna duen pertsonaren garraiorako: eskatzailearen ordezkariaren gida baimenaren fotokopia konpultsatua eta eskatzailearen ordezkariaren izenean dagoen ibilgailuaren dokumentazioaren fotokopia konpultsatua

  • Audifonoak: mediku txostena, entzuteko protesiak behar dituela egiaztatzen duena eta audiometria

Araudia
  • 87/2008 Foru Dekretua, abenduaren 23koa, ETXEAN Programaren laguntzak arautzen dituena, ezintasuna edota mendekotasuna duten pertsonendako (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 25. zenbakia, 2008-12-31)