Drogomenpekotasunen prebentzio zerbitzua

Zerbitzu honek eskaintzen du, besteak beste:
  • Informazioa, aurrez-aurre edo telefonoz

  • Drogomenpekotasunari buruzko informazio eta material eguneratua

  • Harreman arazoak dituztenen egoera pertsonalak, sendikoak edota gizartekoak eta drogarako joerak norbanakoekin lortzeko teknikari aditua?

  • Sortzen diren arazoei erantzun egokia emateko gainerako Gizarte Zerbitzuekin harremana

  • Gizartean drogomenpekotasunerako prebentzioa eta osasunaren sustapena dela-eta, herri, talde edota elkarteen ekimen eta ekintzetarako orientabidea eta laguntza

Aurrezaintzako programak ere lantzen eta egiten ditu, adibidez:

    Prebentzio programak ikastetxeetan

    Ikastetxeetako eragile guztiekin egiten dira prebentzio programak: ikasleekin, irakasleekin eta gurasoekin. Horretarako, hainbat elkarteetako esperientzia izaten dute oinarri. Adibidez: agipad, osasunkume edo ordago

    Familiekin informazioa eta lana

    Batetik, gurasoen formazioa hainbat gaietan. Horretarako bideak Guraso Eskola eta Familixan aldizkaria dira.

    Bestetik, laguntza programak adin gutxiko seme-alabak arriskuan dituzten gurasoendako.

    Jai eremuetan arriskuak murrizteko programak

    Jaietan gehien kontsumitzen den droga alkohola denez eta horren kontsumoarekin batera datozen arriskuak gutxitu nahirik, Alkoholemiako prebentzi probak oinarri duen programa eta alkoholari buruzko informazio orokorra. Informazio hori helbide honetan ere eskatu daiteke: sasok@wanadoo.es

    Bestetik, sentsibilizazio triptikoak edo diptikoak: jaietan ondo pasatzeko eta zaintzari buruzko informazioarekin.

    Sentsibilizazio kanpainak

    Hemen sartzen dira, adibidez, tabakorik gabeko egunaren inguruan egiten dena eta Hiesaren egunaren inguruan egiten dena.

    Gaztetxoekin aisialdirako programak

    Honen adibide da kalexka programa