Ordainketa eta beka-sistema

Ikasleek urte osoko matrikula ordaintzen dute bi zatitan: lehenengoa kurtsoa hasi eta hamabost egunetara, eta bigarrena, Gabonak aurretxoan.

Kurtso bukaeran diru horren zati bat berreskuratzeko aukera dute, Udalak ezarritako beka-sistemaren baldintzak betez gero.

Udal Euskaltegiko zerbitzuagatiko tasak, hobariak eta salbuespenak ikusteko jo Udal zerga Ordenantzara

 

Bestalde, Euskaltegiaren finantziazioa HABEren eta Udalaren artean burutzen da.