Ekitaldiak

Sail honetan urtean zehar euskaltegian burutzen ditugun kanpo-ekintzak edo ekintza osagarriak sartzen joango gara. Era askotakoak izaten dira horiek: hitzaldiak, irteerak, txangoak, solasaldiak, kantaldiak, afariak … Eta gehienak herritar guztientzat irekiak izaten dira, herritarrek kaleko haize freskoa ekartzeaz gain, euskaltegiko dinamika bizi eta gozatzeko eta ikasleek, berriz, herriko jende euskalduna ezagutzeko eta eurekin nahasteko aukera izan dezaten. Sinbiosi hori mesedegarria suertatzen baita batzuentzat zein besteentzat, ekintza hauen helburua euskararen irakaskuntza bizkortzea eta marko akademiko hutsetik ateratzea dela kontuan harturik.

Hona hemen 2016-17 ikasturtean antolatu ditugun ekintzak:

  • Ikasturte amaierako txangoa: Bizkaiko Atxondo bailarako Arrazola auzora. 2017ko ekainaren 16an

Arrazolara_20170616.jpg      Arrazolara2_20170616.jpg

  • Maria Cruickshank aktore oñatiarrarekin izan genuen solasaldia. 2017ko maiatzaren 25ean

María-Cruickshank_20170525       María-Cruickshank (2)_20170525

  • Barreterapiako saioa euskaltegian, Zorione Aperribay Arrizabalaga, Aretxabaletako psikologoa eta Barreterapian ere espezializatutako teknikariaren eskutik. 2017ko otsailaren 2an

Barreterapia1_20170202.jpg        Barreterapia2_20170202.jpg

  • Hitzaldia, "Etiopia: anitza eta bakarra", 2016ko azaroaren 24an .

Karmen Arizmendi eta Rikardo Hernandez, irakasle ohien eta esperientzia handiko bidaiarien eskutik.

             Etiopia1_20161124.jpg                   Etiopia2_20161124.jpg

Ezkerretik eskumara hauek ageri dira: Fernando Alvarez ikaslea, Koldo Zumalde irakaslea, Rikardo Hernandez hizlaria, Leire Altube Etiopian egondako herritarra, Karmen Arizmendi hizlaria eta Begoña Bautista

Ezkerretik hasita Karmen Arizmendi hizlaria Begoña Bautista ikaslearekin ageri dira Etiopiatik ekarritako oihala eskuetan dutela.

2015-16 ikasturtekoak:

  • Kurtso amaierako afaria: 2016ko ekainaren 23an

Kurtso-amaiera_2015-2016 - 2        Kurtso-amaiera_2015-2016 - 1

  • Markel Irizar Aranburu Oñatiko txirrindulari profesionalaren solasaldia, 2016ko apirilaren 21ean.

Markel-Irizar_Api21.jpg        Markel-Irizar2_Api21.jpg

  • Zuberoako maskaradak ezagutzeko egindako txangoa, 2016ko apirilaren 10ean.

Maskarada_2016Api10        Maskarada2_2016Api10

  • "Bizenta Mogel Elgezabal (1782-1854). Andre argi baten ikurrak" hitzaldi-tailerra, 2016ko urtarrilaren 28an.

Yolanda-Arrieta.JPG         Yolanda-Arrieta2.JPG

  • Hitzaldia, "Vasco-navarroaren trena: burdinbide zaharra", 2015eko azaroaren 26an.

Trena-Hitzaldia_Aurkezpena       Trena-Hitzaldia_hizlaria

2014-15 ikasturtekoak:

  • Herriko euskaldun berri eta ikasleen artean egindako solasaldia, 2015eko martxoaren 26an.

Ikasleen-solasaldia.jpg        Ikasleen-solasaldia2.jpg

  • Zuberoako maskaradak ezagutzeko egindako txangoa, 2015eko martxoaren 14an.

Zuberoako-Maskarada.jpg        Zuberoako-Maskarada2.jpg

  • Reyes Prados kazetariaren hitzaldia, 2015eko otsailaren 12an.

Reyes_Prados3.jpg        Reyes_Prados2.jpg

  • Bedita Larrakoetxearen biografiaren aurkezpena, 2014ko urriaren 23an.

Bedita Larrakoetxearen liburuaren aurkezpena.jpg        Bedita Larrakoetxearen liburuaren aurkezpena2.jpg