Sozioekonomia departamentuko Informazio Buletina - Ekintzailetza

LAGUNTZAK

BERRIA Enpresa berriak sustatzeko laguntzak - Oñatiko Udala

  • Nori zuzendua: Oñatin enpresa jarduera berri bat sustatzen duten pertsona fisiko eta juridikoak.
  • Oinarriak eta deialdia.
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko azaroak 30.
  • Informazio gehiago:
    Oñatiko Udala. Sozioekonomia saila.

BERRIA Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak 2020 - Eusko Jaurlaritza

  • Nori zuzendua: Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) edo horien arteko aldi baterako elkartzeak, elkarteak, fundazioak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak.
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2020/07/02
  • Araudia
  • Kontaktu-informazioa: Zuzenean 012 - 945018000.
BERRIA Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak. EMET 2020 - Eusko Jaurlaritza.
  • Nori zuzendua: Pertsona fisiko eta juridikoak , ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak.
    Turismo-alojamenduko enpresak, sukaldaritza-arloko enpresak, bitartekaritzako turismo-enpresak, turismo-garraioko enpresak, turismo aktiboko enpresak, biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak, turismo-gidak.
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2020/07/06
  • Araudia
  • Kontaktu-informazioa: Zuzenean 012 - 945018000.

GOGORATU Proiektua ezartzeko laguntzak (Inbertsioak) - Ekintzaileei laguntzeko 202oko dirulaguntzen deialdia. Lanbide.

  • Nori zuzendua: Enpresaburuak eta banako profesionalak. Ondasun-erkidegoko eta Sozietate Zibileko kideak, betiere dirulaguntza norbere izenean eskatzen bada.
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2020/10/30
  • Informazio gehiago
  • Araudia
  • Kontaktua:
    • Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945 181 347
    • Email.

GOGORATU Enpresa-jarduerak sendotzeko laguntzak - Ekintzaileei laguntzeko 2020ko dirulaguntzen deialdia. Lanbide

  • Nori zuzendua: Enpresaburuak eta banako profesionalak. Ondasun-erkidegoko eta Sozietate Zibileko kideak, betiere dirulaguntza norbere izenean eskatzen bada.
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2020/10/30
  • Informazio gehiago
  • Araudia
  • Kontaktua:
    • Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945 181 347
    • Email.

GOGORATU Pertsona langabetuak kontratatzeko laguntzak -Oñatiko Udala

  • Nori zuzendua: Egoitza soziala eta jardun eremua Oñatin daukaten eta 50 langile baino gutxiago dituzten mikroenpresa eta enpresa txikiek.
  • Kontratuen hasiera: 2019ko uztailaren 1etik 2020ko ekainaren 30era.
  • Oinarriak eta deialdia.
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko urriak 30.
  • Informazio gehiago:
    Oñatiko Udala. Sozioekonomia saila.

GOGORATU Gizarteratze eta laneratze prozesuetatik datozen pertsonak kontratatzeko diru-laguntzak - Oñatiko Udala.

  • Nori zuzendua: Egoitza soziala eta jardun eremua Oñatin daukaten eta 50 langile baino gutxiago dituzten mikroenpresa eta enpresa txikiek.
  • Kontratuen hasiera: 2019ko uztailaren 1etik 2020ko ekainaren 30era.
  • Oinarriak eta deialdia.
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko azaroak 30.
  • Informazio gehiago:
    Oñatiko Udala. Sozioekonomia saila.

GOGORATU Errotuluak, irudi korporatiboa eta web gunea euskaraz jartzen dituzten entitateei laguntzak - Oñatiko Udala.

  • Nori zuzendua: Helbide fiskala Oñatin daukaten pertsona fisikoek edo juridikoek, bai eta bere jarduera ekonomikoa Oñatin dauden lokaletan egiten dutenek ere.
  • Oinarriak eta deialdia.
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko abenduak 31.
  • Informazio gehiago: Oñatiko Udala. Euskara saila.

GOGORATU Emekin programa. Emakume Ekintzaileak - Gipuzkoako Foru Aldundia.

  • Nori zuzendua: Enpresa proiektu bat duten eta hura abiarazi nahi duten Gipuzkoako emakumeei.
  • Laguntza motak:
    • Hasierako orientazioa.
    • Erabakitzeko laguntza.
    • Tutoretza eta jarraipena.
  • Informazio gehiago.
  • Kontaktua:

GOGORATU Ekintzaile programa. Ekintzaileei laguntzea, Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (CEI) bidez babestutako proiektuetarako - SPRI.

  • Helburua: Finantza-laguntzak ematea industria edo industriari loturiko zerbitzuen sektoreko enpresa-proiektu berritzaileentzat; proiektu horiek CEIk babestutakoak eta ideiaren garapen-fasean nahiz enpresa martxan jartzen laguntzeko.
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2020/12/31
  • Informazio gehiago.
  • Kontaktua:
    • Saiolan. Garaia Berrikuntza Gunea.. Goiru Kalea 1, Edificio A, 4º. 20500 Arrasate
  • Telf.: 943 712 072
  • Email: info@saiolan.com
GOGORATU Langile antonomoentzako hobariak/ murrizketak (alta berriak) - Gizarte Segurantza.
GOGORATU Finantziazio lerroak ICO-2020
PRESTAKUNTZA
BERRIA Retail Euskal Eskola - Euskadiko tokiko merkataritzaren profesionalizazioa eta lehiakortasuna hobetzeko eskola - Eusko Jaurlaritza
PROGRAMAK
BERRIA eus-COMMERCE programa. Digitalizazio eta merkataritza elektronikoaren komunitatea - Eusko Jaurlaritza.

GOGORATU Berriz Enpresa. Negozioen eskualdatzea errazteko programa - Gipuzkoako Bazkundea.

  • Helburua: Euskadiko merkataritza, ostalaritza eta ostatatze sektoreetan enpresen jarraipena erraztea
  • Nori zuzendua;
    • Negozio sendo bat izan eta eskualdatu nahi pertsonentzat.
    • Ekintzailea izan eta enpresa bat erosi nahi dutentzat.
  • Informazio gehiago.