Herrittik zuztarrera, zuztarretik herrira

Herrittar guztion esku dago geuria zainketia . Oñatiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen alde
Herritik zuztarrera Logoa

Eguneroko bizimodutik atara gau azkenengo hillabetiotako egoeriak.
Illun ezagutu dogu herrixa. Argi barik ziran geure saltokixak, ostalaritza-establezimenduak eta zerbitzu-sektoreko negoziuak.
Gogorra izan da kolpia, orain artian ezagutu eztan modukua.

Kezkatu egin gara, ikusi dogulako zer izango litzakien komerzio, ostalaritza eta zerbitzurik bariko Oñati. Ikusi dogu, hareik barik, geldik egongo giñakiela, kale illunetako zeharkaldixan, kolore biziko sasoien zain.

Horreik be Oñatiren zuztarren parte dira. Badakoi zeresana herrixaren loraketan. Badakixe hori. Eta iraun diraue. Ezin hobeto dihardue herrixa hazteko eta inddarketako lanian, aldixan aldiko sasoira, aldixan aldiko egoerara, egogiketako abilleziaz.

 

Erosi dezagun geurean

Herrittar askok dihardue zuztarra sendoketako ahalegiñian, saltokixetako, ostalaritza- establezimenduetako eta zerbitzuetako eguneroko lanian, profesionaltasun haundixaz, Oñatiren, guztion aldeko jardunian. Eta asko emuten doskue oñatiarroi.

- Argittasuna.
- Segurtasuna.
- Hurreko hartu-emuna.
- Kalidadezko enplegua.
- Aberastasuna.
- Girua.
- Bizitza.
- Konfiantzaia.
- Laguntasuna.
- Zaintzaia.
….

Azken batian, zuztarrak ezinbesteko dira loraandako, lorak zuztarrendako diran moduan. Batak bestiari emuten xau, bestiak hari bueltau degixon. Eta halaxe dirau zuztarren eta loriaren arteko loturiak, egoeraz egoera, sasoiz sasoi.

Herrittar guztion esku

Bizitten gabiltzen egun latz honeittan probau ahal izan dogu herriko profesional horreik guztiak geure herrixari emuten xauein zerbitzua ezinbesteko dogula Oñati herri moduan garatu, hazi, sendotu eta aurrera egitteko.

Geure ohittura, premiña eta biharrai zuztarretik helduta, aurrera egin biharra dogu guztion artian. Pultzatu degigun geure izana eta oraiña. Eurak inddarketan gauen moduan, inddartu degigun guk geuk be bertako saltokixak, ostalaritza-establezimenduak eta zerbitzu-sektoreko negoziuak. Erosi degigun geurian, ebali degigun geuriak.

 

Ongi etorri zabalik