Jaien Diagnostikoa Genero ikuspegitik

Berdintasun Sailetik San Miguel eta Errosarixo Jaien gaineko azterketa ari gara egiten genero ikuspegitik.

Xede nagusia ondorengoa da:

 Herriko eragile ezberdinen bitartez Oñatiko jaiak genero ikuspegitik aztertzea. Emakumeen eta gizonen parte hartze baldintzak aztertuz, etorkizuneko esku-hartzeak identifikatzeko.

Beste helburu batzuk:

  •  Jaien eduki sinbolikoak aztertzea, baita hauen harremana genero modeloekin. Modu honetan maskulinidade eta feminidade tradizionaleko elementuak eta emakumeen parte hartzea laguntzen dituzten elementuak identifikatuz.
  • Oñatiko jaien antolakuntzan eta ekintzetan emakumeen eta gizonen protagonismoa ebaluatzea.
  • Herriko jaietan ematen diren genero indarkeri egoerak ezagutu eta aztertu.
  • Herritarrak desiragarria den jai ereduaren inguruko hausnarketan batzea. Hauek kontzientziatuz, sentsibilizatuz  eta beraien ekarpenak gehituz jai parekide batzuen alde.
  • Jai berdinzaleen aldeko estrategiak eta ikuspegia hau bultzatuko dituen ekintzak proposatu eta herritarrekin batera identifikatu.

Ikuspegi antropologikotik ari gara egiten azterketa eta eragile ezberdinen parte hartzearekin. Metodologia kuantitatibo zein kualitatiboa erabili da, hauek dira orain arte eginiko lana:

  • Lan dokumentala egin da,  jaiekin loturiko hainbat dokumentazio aztertu da.
  • Sakoneko elkarrizketa egin zaizkie teknikariei.
  • Zinegotzi eta teknikariekin formazioa eta sentiberatze saio bat egin zen.
  • Jai Batzordeko eragileekin gairen inguruko eztabaida talde bat egin da.

Hurrengo urratsa jaietan bertan behaketa lana egitea izango da. Jaietan gaiari loturiko informazioa jasotzeko behaketa tresna bat aurkeztu eta nola bete erakutsiko da, gero jaietan bertan erabiltzeko,  Berdintasun edo Berdintasun ezaren adierazpenak jasotzeko asmoz. Beti ere bakoitzak nahi edo ahal duen tarteak baliatuz, parte-hartzen duen Jaietako une zehatz edo ekitaldiren bateko zein batzuetako  informazioa jasoaz.

Horretarako, herritarrak gonbidatu nahi ditugu, gaian interesa dutenak, parte hartzera. Informazioa zer nola jaso behaketa tresna erabiliz erakutsiko da saioan.
Saioa irailak 20, asteartea, arratsaldeko 18:30etan izango da, Euskaldun Berria Aretoan, Bidebarrieta kalean.

Herriko jaien diagnostikoa ahalik eta zabalena izan dadin ikuspegi anitzak txertatu nahi ditugu, beraz, animatu parte hartzera!

Ezetz da ezetz