Lanbide 2019: Euskaltegirako administrari bat kontratatzeko deialdia

Informazio gehiago

2019ko martxoaren 25ean argitaratu zen Lanbideko enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2019ko ekitaldiko laguntzen deialdia onartzen duen EBAZPENA (EAAA 2019/02/28).

Oñatiko udalak 6 pertsona kontratatuko ditu, eta jada 5 kontratazio egin dira. Orain, azken lan eskaintzan izena emateko epea zabaldu da (Euskaltegirako administrari lanpostuari dagokiona).

Deialdi berriaren iragarkia

Izen ematea Lanbideko web orriaren bitartez egin behar da. Epea, 2019ko abenduaren 11ra artekoa izango da

Euskaltegirako administraria (Lanbideko orrira lotura)

  • Iraupena: 3 hilabete.
  • Jardunaldia: Osoa.
  • Lan eskaintzaren kodea: 162019013901
Hasiera data
2019/11/20
Kontaktua

Oñatiko Udala · Foruen Enparantza, 1 · 20560 Oñati
 Tel.: 943 78 04 11