Bekak

Udalak ematen dituen bekak

Berdintasunerako Sailak Emakumeen Memoria Historia berreskuratzeko genero ikuspegidun ikerketarako emango den Selma Huxley Barkham ikerketa beka.

Helburua: Oñatiko emakumeek historian zehar herriari egindako ekarpenak plazaratzeko, ikerketa-beka bat ematea.
Ikerketa-esparrua: Oñatiko emakumeek herriari egindako ekarpen ekonomikoa, soziala, kulturala edo politikoa.
Iraupena: 18 hilabete

  • Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren  arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da 2021eko azaroaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (222 zenb.).
    Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.info-subvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/593745).

  • Proposamenak 2021eko azaroaren 22tik 2022ko urtarrilaren 4ra bitartean aurkeztu daitezke.

 

Ingurumen ikerketa beka

 

Oñatiko Udala Grant beka

Udalak lankidetza hitzarmena sinatu zuen Lege Soziologia institutuarekin 2016 urtean, herriari ekarpena egiten dioten ikerketa proiektuak nahiz doktorego lanak sustatzeko.