Larraña auzoko Irubieta baserritik Olabarrieta auzoko Enparantza baserrira bitarteko bidea argiztatzea.

Larraña auzoko Irubieta baserritik hasi (Ugarkalde auzoan dagoen zubitxoa pasata), Olabarrieta auzoko Lizar-Etxe jatetxe-merenderoaren albotik pasatu eta Enparantza baserrirainoko tartean dagoen landa-bidean argiteria jartzea nahi eskatzen du proposamen honek.
Proiektuaren aurrekontua
57.000 €
Proiektuaren zenbakia
23
Gaia
  • Argiteria
  • Bidezidor eta basobideak
  • Landa eremua
  • Oinezkoak

Aurreikusitako proiektuaren ezaugarriak

Argiztatu nahi den bide zatiak 780 metro inguruko luzeera du. 25 metrotik behin argi puntu bat jarrita, 31 luminaria ipiniko lirateke.