Bizikletentzako aparkaleku estaliak ipintzea ikastetxe eta ekipamendu publikoen inguruetan: Kiroldegia-Txantxiku Ikastola, Kultur Etxea, Errekalde Herri Eskola, Benediktinak Elkar Hezi – Azkoagain (4 guztira).

Proposamen hau bizikletak aire zabaletik eta eguraldi txarretik babesteko kanpo estalpeak jartzean datza. Guztira 4 estalpe jarriko lirateke herritar asko batzen dituzten zentroen inguruetan, hau da, ikastetxe eta ekipamendu publikoetan: kiroldegia-Txantxiku Ikastola, Kultur Etxea, Errekalde Herri Eskola, Benediktinak Elkar Hezi – Azkoagain (4 guztira).
Proiektuaren aurrekontua
60.000 €
Proiektuaren zenbakia
6
Gaia
  • Bizikleta
  • Ekipamenduak

Aurreikusitako proiektuaren ezaugarriak

12 x 16 m. tamainako egur-laminatuzko estalpeak jarriko lirateke.

Estalpe bakoitzak 15.000 €-ko kostua du.