Egoitza tradizionala ez diren etxebizitza edo bizitoki aukera ezberdinen artean preferentziak zein diren aztertzea.

Gaur egun, adinekoentzako euskal erakundeak eskaintzen dituen ostatu-sistemak zahartzearekin zerikusia duten desgaitasun edo beharren bat duten pertsonentzat daude bereziki pentsatuta. Hala eta guztiz ere, badira beste etxebizitza eredu batzuk (jabetza edo alokairu erregimenean), nagusiki, gizarte-partaidetzan eta zahartzaroaren sustapenean zentratuta daudenak, eta, batez ere, laguntzarik behar ez duten adinekoentzat (esaterako, etxebizitza kolaboratiboak, bizitoki partekatuak, belaunaldien arteko bizitokiak, zerbitzuak dituzten apartamentuak, etab.). Testuinguru horretan, Oñatiko adinekoen ostatuaren inguruko lehentasunei buruzko azterketa bat egitea planteatzen da.
Proiektuaren aurrekontua
12.500 €
Proiektuaren zenbakia
18
Gaia
  • Adinekoak
  • Azterlanak
  • Ekipamenduak
  • Etxebizitza
  • Ongizatea