Parajeak

Herri zabal eta ederra dugu Oñati. 10.743 biztanle ditu eta, Aizkorripeko aran zabal batean egonik, mendi eta basoek inguratzen dute. Euskal Herriaren ia erdialdean dago, itsaso mailatik 231 metrora eta mendi ederrez inguratuta.

Oñati nortasun historiko handiko lurra da eta monumentu gogoangarriak daude bertan, baina baliorik handienetakoa naturan du. Hareharria eta kareharria ditu nagusi eta harri horiek mota askotako paisaiak eskaintzen dizkigute: kobak, leizeak, torkak, lapiazeak... Lurpeko gunerik garrantzitsuenetako batzuk ere Oñatiko lurretan daude, Gesaltza-Arrikrutz, esaterako; sakonera eta luzera harrigarriko gune hori paradisu hutsa da. Zulo horietako batzuetan gizakia bizi izan da aspaldidanik (Arrikrutz-Oñatiko koba, esate baterako) eta sinesmen ugariren sorburu ere izan dira. Saroiek, belardiek, pagadiek, kareharrizko hormek, haitzebakiek eta gailurrek edertasun paregabeko sinfonia osatzen dute; sai arreek zaintzen dute dena zeru goian biraka dabiltzala eta hamaika aldiz igaro dira inguru horietatik ardiak eta zaldiak. Ingurune honek aukera paregabea ematen digu naturaz eta kirolaz gozatzeko.

Informazio gehiago eta zabala Turismoa atalean.

Oñatiko parajeak ezagutzeko:

Elortza, Urdin. Oñati Oinez: Oñati inguruko mendi-ibilbideak. Oñati: Oñatiko Garapen eta Turismo Agentzia, 2001. 144 orld. + mapak + fitxak.

Oñati inguruko mendi-ibilbideak liburuaren azala
oñatiko paisajeak oñatiko paisajeak
oñatiko paisajeak oñatiko paisajeak
oñatiko paisajeak oñatiko paisajeak
oñatiko paisajeak oñatiko paisajeak