Olakua dorretxea

Dorre hau Olakua auzoan dago, Bidaurretako monastegitik 200 metrora. Oso gutxi dakigu etxe misteriotsu honetaz, nahiz eta azkenengo urteetan baserri eta errota bezala funtzionatu.

 

OAA00010Tx.jpg 

Oñatiko Udal Artxiboa.   

 Eraikuntzari buruzko lehen aipamenak XV. mendera luzatzen dira. XVI.an Bidaurretako monastegia oraindik bukagu gabe zegoela eta, hemen bizi izan ziren monjak.

Datu artistikoak

Lau angeluko planta dauka, bi solairu altxatzen dira eta ez zuen teilaturik. Harrilandua leiho, ate (dobelatua) eta engeluetan baldin badago ere, harlangaitza da nagusi bere pareteran. Leiho gotikoak -trilobatuak eta konopialak- ditu.

 

D:\WEB ORRIA\1_HERRIA\1_7KULTURA\olakuaz.jpg

Egoera zaharra

 

olakua dorrea berrituta

Berritu ondoren